Kaixo neska mutilak!!!
Lasai!!! Aurten ere antolatzen ari bait gera Zarauzko 3x3 Street Basket Txapelketa.
Lehengo urtean parte hartu zenutenok aukera berri bat duzue zuen saskijakinduria munduari erakusteko. Parte hartu ez zenutenok berriz, udaran zehar egiten den saskibaloi festa handienetako batean lehenengoz parte hartzeko "chance"a duzue.
Antolatzaileok helburu bakarra dugu: Iazko txapelketa hobetzea. Ez da lan erreza izango baina saiatuko gara.
Iaz parte hartu zenutenok badakizue zer topa daitekeen Zarauzko txapelketa honetan: hondartza, eguzkia, itsasoa, neska-mutil eder galantak, sekulako martxa, ... Eta noski 7.500 euro baino gehiago banatuko dela saritan. A ke mola, eh!!???
Gehiago jakin nahi gure txapelketa honi buruz?
Bai?
Jarraitu irakurtzen orduan.
¿Non jokatzen da txapelketa hau?
Zarautzek duen lekurik politenetako batean, malekoian. Konkretuki, Zarauzko Dama izena duen eskultura inguruan. Bi pauso eman eta oinak itsasoan dituzue. A ke mola, esto también, eh!!???
¿Eta noiz da txapelketa?
Abuztuaren 29, 30 eta 31 bitartean.
¿Nork hartu dezake parte?
2.000an edo lehenago jaiotako neska mutilek bakarrik hartu dezakete parte.
¿Adin guztietako jendea elkarren kontra jokatu behar al du?
Ez. Adina eta sexuaren arabera txapelketa ezberdinak antolatuko dira guztiak gozatzeko aukera izan dezaten.
¿Zein txapelketa daude?
- Haurrak: 1997tik 2000ra jaiotakoa mutilentzat.
- Infantil mutilak: 95 eta 96an jaiotako mutilentzat.
- Infantil neskak: 95 eta 96an jaiotako neskentzat.
- Kadete mutilak: 93 eta 94an jaiotako mutilentzat.
- Kadete neskak: 93 eta 94an jaiotako neskentzat.
- Juniorrak mutilak: 91 eta 92an jaiotako mutilentzat.
- Junior neskak: 91 eta 92an jaiotako neskentzat.
- Senior neskak: 90 nahiz aurreragokoetan jaiotako neskentzat.
- Senior mutilak: 90 nahiz aurreragokoetan jaiotako mutilentzat.
- Kuadrilentzako txapelketa: Zarauzko kuadrilei zuzenduako txapelketa da hau. 1992an edo lehenago jaiotako jokalarientzat
¿Eta zer sari daude?
Izena ematen duten guztiek txapelketako kamixeta jasoko dute ongietorri gixa txapelketa egunean, hau izango da lehen oparia. Baina beste opari asko izango dira. Zein mailatan parte hartzen den arabera sari batzuk edo besteak irabazteko parada egongo da. Eta lehen esan bezela 7.500 euro baino gehiagoko balioa izango dute:
- Haur, infantil, kadete eta juniorren artean, baloiak, kirol materiala, eskola materiala, litxarrikeriak, bokata-afariak eta Txuri Urdin Izotz Jauregirako sarrerak banatuko ditugu.
- Senior txapelketetan 1.125 euro banatuko dira dirutan maila bakoitzean. Lehenak 600 euro eramango ditu. Bigarrenak 300 euro. Hirugarrenak 150 euro. Laugarrenak 75 euro.
- Koadrilen arteko txapelketan afariak zozketatuko dira partaideen artean.
¿Zenbat kostatzen da txapelketan parte hartzea?
Senior mailan parte hartu nahi duen taldeak 35 euro ordaindu beharko ditu.
96tik 99ra jaiotakoek, taldeko 25 euro ordaindu beharko ditu.
Beste mailatan parte hartu nahi duten taldeek, berriz, 30 euro.
Zer egiten duzu talde bat osatu eta izen eman gabe?
Mugi!!!