|
Ikaragarria! Noizean behin sartzen naiz forora ea zerbait berririk badagoen eta www.ordiziasaski.com-era sartzen naizen bakoitzean gure SuperPatxiri dela 2 urte egindako elkarrizketa aurkitzen det. Patxi, zenbat ordaindu dezu elkarrizketaren esklusibagatik?
Noizko O'Neal-ei egindako elkarrizketa bat?
Lehenengo taldeko hainbat jokalarik halako tratu faboritistak jaso bitartean bigarren taldeko jokalariek direktibari maleten beharrean termo bat eskatu nahi diete lerro hauen bitartez. Azken asteetako eguraldia dela eta ostiraletako jakintzako entrenamenduetan ondo etorriko litzateke salda bero bat gordetzeko termo bat. Ez det uste eskaera garesti bat denik, eta honi esker maleta eta txandal ezak ekarritako ansietateari aurre egingo liekete, ala Ordizia Saskibaloi Taldea ere krisian dago?
|