|
Egun on edo eguerdi on, hobeto esanda!
Ehgam-en orri hauetan mezu bat pentsatu dut, jendearekin nola edo hala harremanetan jartzeko asmoz.
Bizkaitarra naiz, neska, emakumea, eta Euskal Herriko neska euskaldunekin jarri nahi dut harremanetan, berdin zait nongoak, hitzezko hartu-emanetarako.
Ez dakit talderen bat dagoen hadik edo hemendik, baina Bilbo aldean oso erdalduna da "dagoentxoa", hutsune asko nabaritzen dut gauz askotarako, eta hauxe da bururatu zaidan bide bat (ikusten dut beste dei batzuk ere egon direla, nola halakoak).
Eskertuko nuke neskaren bat idaztea, dakiena azaltzea, dauden taldeekin elkartzeko bidea egitea..., ez baitakit nundik jo, Maurizia!
Benga, aio ta ondo bizi! (ta idatzi zeoze, aizue, aizan!)
Nire helbidea: martixena@yahoo.com
|