EHGAM-GIPUZKOA

Ehgam-Gipuzkoako foroa

EHGAM-GIPUZKOA
Literatura ikastaroa Iruñean
* E-mail:
* Password:
Registrarse Presentación Miembros Imágenes
¿Has olvidado tu Password?

Lista de mensajes
Autor Mensaje
ibon
 
Mensajes: 1
Registrado: Junio/2006
Estado: Off-line
Grupo: Nuevo usuario
 
 
  Literatura ikastaroa Iruñean 15/Junio/2006 - 18:56

"Gu, besteak eta ni." UEUko literatura ikastaroa Iruñean.

 

UEUko literatura sailak antolatuta ikastaroa egingo da Iruñean, uztailaren 17tik 20ra. "Gu, besteak eta ni. Erdiguneak eta periferiak gaurko literaturan" da ikastaroaren titulua, eta besteak beste, homosexualitateak literaturan duen irudikapena aztertuko da, uztailaren 18an. Matrikulazio epea ekainaren 25ean amaitzen da. Hemen duzue programa osoa. Informazio gehiago, www.ueu.org helbidean. Animatu!

 

Nola irudikatzen ditu euskal literaturak etorkinak? Homosexualitatearen ze irudi ematen du gure literaturak?  Emakumeak ze leku du literaturaren imajinario horretan? Nor da "gu" eta nor da "bestea"? Literatur esparruan zerk egiten du erdigunea eta zerk periferia?

Literatura garaikidea, batez ere euskalduna, halako galderekin aurrez aurre jartzea da gure asmoa. Boterea eta erdigunea duten ereduetatik kanpo dauden gizataldeak literaturak nola tratatzen dituen, zein leku eskaintzen dien aztertzea batetik, eta literaturaren barruan dauden erdigune/periferia harremanak aztertzea bestetik.

Horretarako, hiru saio mota eskainiko dira lau egunetan zehar: saio teoriko edo kritikoak, sortzaileen begiradak eta testuen irakurketa-tailerrak. 

 

Egitaraua:

 

Uztailaren 17a, astelehena:

 

 

15.30-16.45

 

“Hierarkizazio prozesuak eta irakaskuntza sistema”

 

Idurre Alonso, euskal filologian lizentziaduna

 

 

17.00-18.15

 

“Literatura Txikanoa: Ipar Ameriketako beste istorio batzuk”

 

Amaia Ibarraran, EHUko irakaslea

 

 

 

Uztailaren 18a, asteartea:

 

 

9.00-10.30

 

“Gaurko emigrazioa euskal haur eta gazte literaturan.”

 

Oihane Gonzalez, euskal filologiako ikaslea

 

 

11.00-12.30

 

“Zer ala nor? Noiz pertsonaia, noiz pertsona?”

 

Yolanda Arrieta, idazlea

 

 

15-16.30

 

[Irakurketa-tailerra, izenburua zehazteke]

 

Uxue Apaolaza, idazlea

 

Uztailaren 19a, asteazkena:

 

9.00-10.30

"Euskal literatura heterosexuala, homosexuala edo asexuala da?"

Mikel Ayerbe, euskal filologian lizentziaduna

 

11.00-12.30

“Gaiaren minean”

Itxaro Borda, idazlea

 

15.00-16.30

“Anatomy lecture”

Angel Erro, idazlea

 

Uztailaren 20a, osteguna:

 

9.00-10.30

"Plazan hitz ezkutuen bila. Emakume idazleen lekua(k) euskal lteraturaren

kanon garaikidean."

Amaia Alvarez Uria, euskal filologian lizentziaduna eta Ana Urkiza, idazlea

 

 

11.00-12.30

 

Haienean izanik nirean naiz

 

Iñaki Friera, idazlea

 

 

15.00-16.30

“Auzoak”

Urtzi Urrutikoetxea, idazlea

 


Usuarios activos
4 usuarios activos: 0 miembros y 4 huespedes en el foro.
 Reglas de mensaje
puedes escribir nuevos temas
puedes responder a los temas
puedes adjuntar archivos
no puedes editar tus mensajes
Contactar con el Administrador del foro.

La utilización del servicio vendrá condicionada por la previa aceptación de las Condiciones Generales de Uso del Servicio.



Foro gratis creado en ForosWebGratis.com. Crea tu propio foro aquí.