EHGAM-GIPUZKOA

Ehgam-Gipuzkoako foroa

EHGAM-GIPUZKOA
Ekainaren 28an TRANSFOBIAREN AURKA
* E-mail:
* Password:
Registrarse Presentación Miembros Imágenes
¿Has olvidado tu Password?

Lista de mensajes
Autor Mensaje
ni neu
 
Mensajes: 5
Registrado: Octubre/2006
Estado: Off-line
Grupo: Nuevo usuario
 
 
  Ekainaren 28an TRANSFOBIAREN AURKA 27/Junio/2007 - 09:46

TRANSFOBIAREN AURKA!

 

Pertsona transexualek hainbat urte daramatzagu borrokan gizarteak gure eskubideak onar ditzan. Borroka horren ondorioz, aurten azkenean onartu da pertsonen sexuari buruz erregistroan dagoen aipamena zuzentzeko modua arautzen duen legea. Lege horren arabera, ez da derrigorrezkoa genitalak operatzea NANean agertzen diren izena eta sexua aldatzeko. Oraindik lan asko dago egiteke, baina lorpen hori oso garrantzitsua da, batez ere transexualak lan munduan sartzeko eta gizarteratzeko. Gaur egun, transfobiak indar handia du gizartearen arlo gehienetan: sendagileek eta psikologoek ez digute guri, transexualoi, tratamendurik eman nahi, eta ahal dela saihestu egiten dute hori edota gaixotzat hartzen gaituzte zuzenean. Era berean, guretzat oso zaila da lan duina lortzea, zeren-eta oso jende gutxik kontratatzen baititu pertsona transexualak. Horrez gain, gure gurasoei transexualak garela esaten diegunean, haien erreakzioa oso txarra izaten da, eta abar. Oro har, gure borroka oso astiro doa aurrera eta oztopoz beterik dago. Izan ere, erakundeek ez digute jaramonik egiten edo ezikusiarena egiten dute. Honek ezin du horrela jarraitu, zeren-eta gauza horiek guztiek sufrimendua baino ez baitiete eragiten pertsona transexualei. Hala, beraz, guztion betebeharra da egoera hau aldatzea.

 

Hortaz, egun berezi honetan, gogora ekarri nahi dugu Aimar Elosegi Ansa gaztea, bi hilabete baizik ez baitira igaro hil zenetik. Hernaniko mutil transexuala zen Aimar, eta bere inguruko egoera txarra zenez, ezin izan zuen aurrera jarraitu eta gizartearen presioa gainditu, eta, azkenean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Aimarrek 21 urte baino ez zituen. Pentsa, artean bizitza osoa zeukan aurretik. Beharbada Aimarrek ez zukeen horrelakorik egingo bere egoera hobea izan balitz, ingurukoek gehiago babestu izan balute, edota egungo gizarte hau hain krudela ez balitz. Beti eramango zaitugu bihotzean, Aimar, zure borroka gurea ere bada. Ez zaitugu inoiz ahaztuko.

 

GUZTIOK GARA AIMAR!

 

 

 


Usuarios activos
1 usuarios activos: 0 miembros y 1 huespedes en el foro.
 Reglas de mensaje
puedes escribir nuevos temas
puedes responder a los temas
puedes adjuntar archivos
no puedes editar tus mensajes
Contactar con el Administrador del foro.

La utilización del servicio vendrá condicionada por la previa aceptación de las Condiciones Generales de Uso del Servicio.



Foro gratis creado en ForosWebGratis.com. Crea tu propio foro aquí.