|
Azken aldian imitatzaile ugari dauzkadala ikusi dut foroan irakurri ditudan gauzen arabera. Taldekide batek baino gehiago esan dit ea ni nintzen idazten zebilena baina ezezkoa eman arren ez didate sinetsi.
Tema clave: O'Neal. Azken aldian ez dago berririk urteetan zehar Ordiziako izarra izan den jokalariari buruz. Pertsonalki, ni harrituta geratu naiz olinpiadetan ez delako agertu eta Draft-ean ere agertuko denik ez dirudi. Non zaude? Agian gimnasioko plan espezifiko bat egiten hariko da?
Taldeko beterano eta gazteei dagokienez: adina ez da DNI-an islatzen, eguneroko lan eta jarreran baizik. Taldean badaude 20 urteko fosil batzuk eta 25 urtetik gorako umeak ere.
Txatori buruz beste egun batean idatziko dut, baina egunen batean argituko da zenbat eskeintzari egin dien uko bere herriko taldea defendatzeagatik. Nik uste lehenengo taldean tokia badagoela beretzako, esperientzia eta kalitateaz gain konpromezua eta afarietarako bertsoak eta txikito del calzadaren imitazio bikainak egiten ditu. Txato mito bat da!
|