|
Aski da!
Dela 8 urte eman geniola hasiera milaurte berriari. Denontzat zen itxaropentsua, baina azken egunetan gertatu dena salatzeko modukoa da. Apartheid-a ez da amaitu!
Senior maila bi talde sortu dira, lehenengo taldean fitxa gutxiago egingo dira eta bigarrengoan denak, hau da egin daitezken 12ak. Orainartean denak batera entrenatu dugu, eta lehenengo afarian ere ez zen bereizketarik egon, baina azken hiru egunetan lehenengo taldekoek opariak jaso dituzte motxila eta txandal moduan. Klubari ekarriko dizkion gastuak direla eta, zuzendaritza batzordeari galdera batzuk egin nahiko nizkioke:
1. Gastu hauei aurre egiteko lehen taldeko jokalariek rifa gehiago saldu behar al dituzte?
2. Akaso eskolarren partiduetan, 24 orduko edo udako txapelketa herrikoietan partida gehiago arbitratu behar al dituzte?
Nik, bigarren taldeko jokalari bezala, zalantza hauek azaldu nahi nituen besterik gabe.
Eta O'Neal-ek ze iritzi dauka honi buruz? Bidezkoa iruditzen al zaio?
Bigarren taldeko jokalari batzuek lerro hauen bidez klubeko ordezkari nagusiei sikiera "neceser" bat eskatu nahiko genieke.
Beste alde batetik, Ordiziako Gaztetxeak partiduko garagardo katxi baten eskeintza egin du bigarren taldeak propaganda egiten jarrai dezan.
DINO GUAPO!
|